CD, DVD, Blu-ray Disc, WEB eta Aplikazio eta/edo Aurkezpen Multimediak

CD

• CD-ROMa sortzea bideo estandarretik abiatuta. Bideoa digitalizatu, konprimitu eta kodetzen dugu, zure filmak aplikazio multimedietan eta programa interaktiboetan integratzeko.
• Bideo streaming-a (bideoa eta audioa digitalizatzea)
• Euskarri hauek bideo formatu digital ugari erreproduzitzea ahalbidetzen dute; zein aukeratu erabakitzeko xedeko erabiltzaileak duen ekipamenduaren ezaugarriei eta abiadurari begiratzen zaie. Ohikoenak dira: *.AVI, QuickTime, *.Mpeg1


DVD eta Blu-ray Disc

• Kalitate handiko DVDen masterizazioa eta streaming-a (audio eta bideo seinaleak digitalizatzea eta konprimitzea).
• DVD profesionalak egitea: menu bizidunak, atalen hautaketa, menuen arteko trantsizioak…
• Kontrol aukera anitzei esker ekintza hauek egin daitezke: begizta erako erreprodukzio etengabea, gunekako programagarria, menuetan nabigatzea, ataletara edo programetara berehala sartzea, 32 kanal azpititulu edo hizkuntzetarako.
• Erabilerarekin ez da higatzen ez hondatzen eta, ondorioz, tresna ezin hobea da honako eginkizun hauetarako:

  • Produktu edo zerbitzuen sustapena gune hauetan.
  • Aurkezpen korporatiboak.
  • Biltzar eta konbentzio profesionalak.
  • Erakusketa eta azoka komertzialak.
  • Leku publikoetan jartzeko informazio guneak.
  • Erakusleihoak eta merkataritza guneak.
  • Museoak, erakusketak, etab.
  • Proiektu eta kanpaina instituzionalen zabalkundea.
  • Argitalpen multimediak.
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Publizitate spoten bobinak agentzietarako.
  • Ikus-entzunezko artxiboak.


WEB, APLIKAZIO ETA/EDO AURKEZPEN MULTIMEDIAK

• Interfazeak asmatzea eta diseinatzea, web orrietarako zein aplikazio multimedietarako, interaktibotasuna…
• Web orrietan zuzen nabigatzeko eta erabiltzeko konfigurazio egokia.
• Orriak osorik garatzea eta mantentzea, flash zein html moduetan.
• Atzitzeko baldintza guztiak diagnostikatzea eta betetzea.
• Interneteko protokoloen jarraipena.

Eta garrantzitsuena: profesional onak.